"Amazabal" Guraso Elkartea

Amazabal Guraso Elkarteko Batzordeko kideak:

  • Lehendakaria: Izaskun Arrizurieta
  • Idazkaria : Idoia Balda
  • Zuzendariordea: Irene Aldunzin
  • Kontu-hartzailea: Ainhoa Azpiroz
  • Bokalak: Ainara Omaetxebarria, Aitor Cobos eta Mamen Osinalde

Proposamen edo ideiaren bat baduzu, idatzi gure e-postara! 

Emaila

Helburuak:

  1. Gurasoei eta tutoreei laguntza ematea seme-alaben edo tutelatuen hezkuntzari dagokionez.
  2. Zentruaren hezkuntza jardueretan parte hartzea.
  3. Zentroko kudeaketan gurasoen eskuhartzea sustatzea.
  4. Gurasoei aholku ematea zentroko kontrolean eta kudeaketan parte hartzeko duten eskubidea aurrera eramatea.
  5. Eskolako kontseiluetan gurasoen ordezkaritza eta parte hartzea bultzatzea.
  6. Zentroari atxikita dauden herrietako gurasoei parte hartze aktiboa eskatzea.
  7. Beste guraso  elkarte edo federazioekin lankidetza izatea.
  8. Ikasleek izan dezaten hezkuntza humanista eta zientifikoa, nortasunaren garapen osora eta ohitura intelektualak eta lanekoak zein izaera kritikoak bizkortzen laguntzea.
  9. Zentroa anitza, desberdintasunak egokitzen dituena, ez diskriminatzailea, aukera-berdintasunaren betearazlea, ikasleen arteko ezberdintasunaren integratzailea eta inguruko berezitasunak bere baitan hartzen dituena izaten laguntzea.
  10. Bertako prestakuntza oinarrizko eskubideak eta askatasuna errespetatzean oinarrituta egon dadin, doktrinamendu bat ere gabe eta etnia edo sexu diskriminaziorik gabea izaten laguntzea.