Guraso Elkartea - IES Amazabal BHI - Ikasnova
Guraso Elkartea - IES Amazabal BHI
"Amazabal" Guraso Elkartea
Amazabal Guraso Elkarteko Batzordeko kideak:
-
Lehendakaria: Izaskun Arrizurieta
-
Idazkaria : Idoia Balda
-
Zuzendariordea: Irene Aldunzin
-
Kontu-hartzailea: Ainhoa Azpiroz
-
Bokalak: Ainara Omaetxebarria, Aitor Cobos eta Mamen Osinalde
Proposamen edo ideiaren bat baduzu, idatzi gure e-postara!
e-posta: amazabalge@gmail.com

Helburuak:
-
Gurasoei eta tutoreei laguntza ematea seme-alaben edo tutelatuen hezkuntzari dagokionez.
-
Zentruaren hezkuntza jardueretan parte hartzea.
-
Zentroko kudeaketan gurasoen eskuhartzea sustatzea.
-
Gurasoei aholku ematea zentroko kontrolean eta kudeaketan parte hartzeko duten eskubidea aurrera eramatea.
-
Eskolako kontseiluetan gurasoen ordezkaritza eta parte hartzea bultzatzea.
-
Zentroari atxikita dauden herrietako gurasoei parte hartze aktiboa eskatzea.
-
Beste guraso elkarte edo federazioekin lankidetza izatea.
-
Ikasleek izan dezaten hezkuntza humanista eta zientifikoa, nortasunaren garapen osora eta ohitura intelektualak eta lanekoak zein izaera kritikoak bizkortzen laguntzea.
-
Zentroa anitza, desberdintasunak egokitzen dituena, ez diskriminatzailea, aukera-berdintasunaren betearazlea, ikasleen arteko ezberdintasunaren integratzailea eta inguruko berezitasunak bere baitan hartzen dituena izaten laguntzea.
-
Bertako prestakuntza oinarrizko eskubideak eta askatasuna errespetatzean oinarrituta egon dadin, doktrinamendu bat ere gabe eta etnia edo sexu diskriminaziorik gabea izaten laguntzea.