¡Primer premio de Bachillerato en la Elhuyar Zientzia Azoka! - IES Amazabal BHI - Ikasnova
¡Primer premio de Bachillerato en la Elhuyar Zientzia Azoka! - IES Amazabal BHI
Batxilergoko 1.saria Elhuyar Zientzia Azokan!
2026/05/17
BATX1eko Laborategi tekniketako ikasleak urtean zehar zenbait proiektu gauzatu dituzte, eta horietako batzuk Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu dute.
Azken urteetan bezala, aurten ere ez dira esku hutsik etorri, eta "Ahoa eraginkortasunez garbitzen dugu?" proiektuak Batxilergoko lehen saria eskuratu du, eta horri esker Oportoko Mostra Nacional de Ciência Portuguesa azokan parte hartzeko aukera izango dute. Proiektua aurrera eraman duten taldeko partaideak Naia Galartza, Ainitze Imaz, Nayra Oyarzun eta Aiora Esteban dira. Zorionak, egindako lanagatik eta sariagatik!
Eskerrak eman nahi dizkiogu Ainhoa Illarramendiri, proiektu guzti hauetan ikasleen bidelagun izateagatik.
